Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 20:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Add Listing Hitzordu bat antolatu

Katuen Medikuntza

Katua oso bestelako animalia da txakurraren aldean; bere jokabidea, kudeaketa eta baita gaixotasunak ere guztiz ezberdinak dira. Horregatik, Oiartzungo Mendiburu Albaitaritza Klinikan katuentzat bereziki diseinatutako instalazioak ditugu: itxarongela, kontsulta-gela eta ospitaleratze-eremu esklusiboak.

Mendiburu Albaitaritza Klinikan katuren medikuntzan espezializatutako albaitariak eta laguntzaileak ditugu. Katuak maite dituzte eta nola kudeatu eta tratatu jakin badakite.