Jabeen Betebeharra
Etxeko animalien jabeei dagokie beren maskotak identifikatzea. Txakurren eta katuen kasuan, txakurrak eta katuak identifikatu behar dira hiru hilabeteko adina bete baino lehen, albaitari ofizial edo lankide baten bidez.
Mikrotxipa
Mikrotxipa arroz-ale baten tamainako gailu elektroniko txiki bat da, eta animalia baten lepoaren ezker aldeko azpian txertatzen da injekzio baten bidez, anestesiarik behar izan gabe. Barnean zenbaki eta letra bidezko kode bakar bat dauka, eta kode horrek animalia identifikatzeko balio du. Kode hori animalia horren familiaren harremanetarako datuekin lotuta dago: helbidea, telefono zenbakiak eta izenak.
Zertarako balio du mikrotxipak?
Mikrotxipak etxeko animalia familia bati dagokiola legez aitortzeko balio du. Etxeko animalia galduz gero eta mikrotxipa badu, askoz aukera handiagoak daude berreskuratu eta etxera itzultzeko. Lapurreta kasuan, mikrotxipak frogatzen du animalia zurea dela.
Era berean, maskota galduren bat aurkitzen baduzu, Mendiburu Albaitaritza Klinikara eraman dezakezu. Bertan, laguntzaile batek irakurgailu batekin mikrotxipa eskaneatu, informazioa irakurri eta maskotaren jabea lokalizatu dezake.
Oiartzungo Mendiburu Albaitaritza Klinikan mikrotxip zerbitzua eskaintzen dugu.